BCCCAP00000000000000000001802

zioken. Gañera, etxeko guziak, aitatik asita, iritzi ortara nik biurtu ote nitun kezketan bizi uan, bere illoba batek esan zidanez. Etzeukateken nik eskolatu bearrik. Ni es– natzerako, bazekiteken eta maite ziteken, gañe– ra. Oso euskaldunaren aldekoa baita. Gu, be– rriz, denok euskaldunak izaki. Iñork bultza ta bero erazi gabe sartu uan iritzi ori gure etxean. Etzidateken, bada, neri atsegin aundirik eman. Banekiken neretzat beñepin etzuala onik eskatuko. Oraindik ere zalantzan bizi nauk, ez banintz ni tarteko izan, ez ote ziran denak etxe– ra etorriko, nerekin sumindua zegoken-ta. Aiek aren berri ikasi zutenean, joan itun. Ez genizkin geiago ikusi. Baña bai ura an barrena ibillia zala. Laxter billatu nizkin nik aren azta– rrenak. Gurekin itzegitera laguntza eskeñiz ez bazan etorri ere, an ibillia zala jakitea ez uan zalla. Jainkoak barka dezaiola, nik barkatzen diodan bezela. Noizbait, txerritoki artan geundela, artu ge– nin deia. Gurekin zeuden bost soldadu aiek ez itun ixiltzen, ikusten zuten guziari oiuka: -Gu ez gaituzte auekin batera arrapatu. Gu, gorrietatik onera pasa geranak gera. Baña alperrik. An etzioken iñork aien an- tsiei kasorik egiten. ko. Gure anai batek, izutua, ala esan ziguken: -Entzuten al dezute oiek zer dioten? -Oien esanagatik ez gaitzik ilko edo askatu- Udaletxean zegon gela batera eraman gaitzi- 51

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz