BCCCAP00000000000000000001802

Len esan dedanez, bost soldaruak ere gure– kin geratu itun. Aiek ere, bada, ez itun konten– tu , gurekin naastu zituztelako. Susmur txarra artzen zioteken, noski, ango egoerari. Gu nor giñan etzekiteken, eta gure suertea bera izango ote zan aientzat ere beldurrak zeudeken. Zeto– rrena zetorrela, oiuka ari itun, aiek etzituztela gurekin hatera arrapatu. Rekete aiek , abian ala galdetu zidateken: -Iñor bai al dezute , zuen artean, auekin nor– bait dan eskubitarrik? -Bai, bai. Olako . -Zuen lengusua al dek ori? Orrek asko leza- kek. -Bai, nai balu -nioken nere artean. Ez niñun ni asko poztu, egiteko gaixtoren bat somatuko zuela nere aurka. Andik egun batzuetara arek esan zioken gure aitari: -An dagon batek ondo-ondotik lepoa ken– tzea merezi luke, ibilli dan lekuan ibillita, iritzi ortakoa izateko. Aitak etzidaken neri olakorik esan , San Kristobal'dik aske etorri arte. Bazekiken arek jakiteak kalte egingo zidala. Baña norbaitek, etzekit nork, esan zidaken, Ondarreta'ko con– sejo de guerra baño len. Naiko kezkak eman zizkidaken neri berri gaixto orrek. Bere lengusu arteko sendirik geienetan, nor– bait izaten zin beretzat aukeratua, besteen iritzi– koa etzana. Nerekin ere ori egin naiko zin, nos– ki: •beste anaiengandik ni berexi. Kukuak oker jo zioken. Aren iritzi zaarretarako ezikaitza er– ten niñun ni. Orrek ere bere naigabea emango 50

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz