BCCCAP00000000000000000001802
eskuetan, beñepin, igerri genioken seguru ginjoazela. Beraizik jarri zizkiguteken, gañera, Errenderia ondo ezagutzen baizuten, gure alde– koren batzuk billatzen ote zituzten. Gero ikasi nuanez, tenienteak bere kezkak bai ornen zeuzkaken. Eskupeta aiena itxura bes– terik etzala. Ikasiko zin, gañera, norbaitek esanta, denok eiztariak giñala, eta errugabeak ote giñan. Baña San Markos'en egintako billau– keriak kalterik txarrena egin ziguken gero. Kez– ka gaixtoak izan balitu, etzin egingo olakorik. Kendu zizkiguken perdigoiaren lekuan, arek ajola gutxirekin polbora jarri zin. Andik gain-beera ederki ikusten dek gure baserria. Len, ain bizitz gaztez gañezka eta zo– riontsua. Orain, utsa ta tristuraz betea. Egun batetik bestera egin zuen aldaketa! Olakoxea dek gure munduko bizitza. Zokon artan an zegoken gure kabi goxoa, zugaitzez jositako mendiz inguratua. Orain arrobi zakar batzuk itsusitu badute ere, zoraga– rria uan orduan. An zeudeken ainbeste aldiz gora-beera ibi– llitako gurdi-bide aiek, ainbeste neke eman zi– guten bide zakar aiek, ibai baten antzera biurri– ka. Berriz aietan ibiltzeko aukerik izango ote genun? An zeudeken sakabanatuak, negu lasai bat igarotzeko asmoan jaso genitun meta-belarrak. Artoak ere soilduak, buru-txurituak, oraindik beren babarrunakin. Etxe-atari ta zelaietan ez uan iñor ikusten. Aita xaarra etxean ariko uan, maiz-maiz goiko 48
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz