BCCCAP00000000000000000001802

bat eman ziguteken, eta bereala kanpora atera– tzeko agindua. Etziguteken zertara esan; baña etzin iñork ere txarrenik pentsatu. Kamioi za– rren bat etorriko zala eta an bialiko giñuztela beste bazterren hatera. Gazteluz kanpora atera giñanean, an geneu– kaken zai, gero gure lengusu izango zan etren– deriar bat, bere kamioiarekin etorria. Guk ez bezelako jokoa egin zin arek. Ura ere, kamioia zuen ezkero, ez uan bada gorriei lagundu gabe egongo. Onean edo txarrean, egin bearko zin. Baña salatzallerik ez . Gañera, bere kamioia edozertarako. Ura aske geratu uan. Guk, xagu bat ere il ez gendunok, baitu ta espe– txerik espetxe. Ez genioken txarrik opa. Ortan pentsatu, joan ziran erriko agintariak zer pulamentu zeukaten. Etzitzaioteken auei olakorik gertatuko, ez. Nor giñan ezagutu giñunean: -Zer gertatu zaizute, denak hatera eramate– ko? -Beste askok egin dutena: ezer ez eta bertan geratu. Suerte txarra izan degula; besterik ez. Denok igo giñun kamioira. Gurekin beste bost soldaru kaxkar ere bai. Gure trasteak bota zizkiteken. Iñork ez bazigun esan ere, bageneki– ken nora ginjoazen: Erenderi'ko u 0 daletxera, an militarren buru zegonarengana, noski. Zaitzalle geramazkinak oiartzuarrak itun. Euskaldun garbiak. Aiek ere, ordurako aspertu xamarrak. Etziteken, noski, oraindik gu iltzeko asmo– rik. Eskuak garbitu zizkiteken eta aurrera. Aien 47

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz