BCCCAP00000000000000000001802
UDALETXERA Arratsa nola edo ala igaro genin, esna edo lotan, koltxoi ta manta tarte artan. Baña ez uan iñor itzegitera ausartzen. Zer ordu zan ere ez genekiken. Iñork ez baigendun erlojurik. Baña nabaitzen genizkin ara ta onera asiak gure baitu– zaleak, etzekit guardia txandan egiten zutelako– edo. Aspaldian eme geundeken, bada, geienok; baña geron baitan lotuak, zertan bukatuko ote zan <lana. Aitarekin batera biali ez giñuztenean, zer asmo zuten? Arratsean eraman ta ilko ote giñuzten ere, pasa uan nere burutik. Bakoitzak bere oldozmenak ibilliko zizkin buruan; baña geienona, beste norabait, aurrera, aginte aun– diagokoren batengana, arek erabaki zezan gure auzia, eramango giñuztela. Egunsentia nabarmentzen asi uan. lkusi niz– kin reketeak ara-onera. Baña ez giñun, oitu be– zela, ollarraren kukurrukura esnatu. Tristeegia izan uan, bada, geienontzat egunsentia, gure egoera larriak zapalduta. 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz