BCCCAP00000000000000000001802
Ori bukatu zanean, teniente gazte bat, baña benetan gizatxarra, asi uan galdezka. Aitari etzioken galdetu. Eroak ere igerriko zioken, ura etzala ara ta onera ibillia izango. Zaarrenetik asi uan. Banaka-banaka danei galdetu ondoren, alderdikorik etzin bat baka– rrik arkitu. Danetatik bi arkitu zizkin, sindikatuan sar– tuta zeudenak: bat nere anaia ta bestea auzoko mutilla. Biak kanpoan lana egiten zutenak, eus– ko langilleen alkartasunean sartuak zeudela. -Nola liteke batzuk bai ta besteak ez, langi– lleak izanta? Galdera oni nik erantzun nioken: Baserrian lana egiten zutenak etzeukatela iñongo sindi– katun sartu bearrik; eta an, bi ez besteak, etxean lan egiten zutela. Kanpoan lan egiten zutenentzat, nai ta nai ezkoa zala. Etzituztela iñongo lantegitan artuko bestela. Teniente arek armen berri jakingo zin. Baña politika ta langille-kontuan, arek etzekiken ezertxo ere, eta aiek zetozeken guri erakustera. Oiartzuar rekete batzuk bazebiltzaken aien sallean, eta aietako bat deitu zin: esateko ea zer zan eusko langilleen alkartasun ori. Langilleen batasunerako sortua zala ori. Ba– ña etzeukala zer ikusirik politikarekin. Euskale– rrian geienak or zeudela sartuak, eta denetan paketsuena bera zala. Ura ere an sartua zegola. Nai ta nai-ezkoa, lanik billatuko bazuan. Geia– go ere bazirala; baña beti okasio billa zebiltza– nak. Arek esana entzun zuenean, ez bazuen uler- 41
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz