BCCCAP00000000000000000001802

Madalen bat egiñak arkitu genizkin. Gu ezkuta– tu orduko ixilduko itun negarrak. Aztuko giñuz– teken gu. Baña gure etxean geratzen ziranak, bizirik ertetzen bagiñan beñepin, ez itun berea– lakoan aztuko. Alaxe, kantina ortatik gora igo giñun, alda– paxka txiki baten ondoren, San Markos'eko gaztelu gañera. An geneukaken beste larritasun bat igaro bearra. Gu zaintzen egon zan rekete txiki ura, nere ondoan geratu uan. Besteak ba– rrura joan itun. Ez, ordea, guardiazibil ta beste palanje gazte ura. Eundokoak kontatzen ari itun tenienteari . Aien ango ixkanbilla nola bukatuko zan kez– ketan geundela, rekete txiki arek esan zidaken belarrira: -¡Animo, muchacho! ¡Ya verás cómo todo sale bien! Anaiak aurrera joanak etzuela ezer esan nai. Arek ere bazuela bat. Baña bera etzala, besteak baño atzerago geratzen. Etxean ere igerri nio– ken nik ari, etzuela gure ondotik aldegin, zer gerta ere. Ori esanta, barrura joan uan. Besteak, berriz, an ari itun, asma-alak gure– gatik esaten; eta, uste detanez, orretxek galdu zitula. Etzieken, noski, teniente¡ik guzia sinisten. Beñepin, azkenean barrura sartu giñun. Egin zuten consejo de guerra ura, gu garbitu nai gi– ñuztenei etzaieken ondo atera. Kapitana ere ez uan sallean, ta azkenean denok barrura eraman gaitziken. Bitartean, gure etxeko olloak ariko itun bakantzen. 39

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz