BCCCAP00000000000000000001802
rruan zebiltzaken. Baña ez arma billa, guardia– zibil ta palanje erre aiek bezela. Aiek, atsegin zitzaien edaria billatu zutenean, zoriontsuak itun. Botilla sagardoak billatu zizkiteken. Patri– kan bana sartuak, beste bana eskuetan baña zabalduak, andik tragoxkak egiñaz, ezer gerta– tuko ez balitz bezela erten itun. -Mendi madarikatu ortan ez diagu ur zikiña besterik arkitu. Au dek edaria, au! -zioteken biak atsegiñez. Aiek reketeak itun eta estuasun artan erru– ki-izpirik ba ote zegon beñepin aien biotzetan, gu denon begiak aiengana itzuli itun. Berriro palanje gazte arek oiu egin zin: -¡Todos habéis de morir! Arek etzin pentsatzen ere gu bizirik geratu- ko giñanik. • Orduan esnatu itun rekete aiek, eta lenengo begiratuan antz eman zioteken an zer gertatzen ari zan. Bietan zaarrena bi palanje aietara joan uan: -Ez al dakizute kapitanaren agindua? -gal– detu zieken. -Bai; baña auek ez ditek bizirik merezi. ¡To– dos habéis de morir! -zioken berriro. -Zer zekiagu guk auen berri, auek nor di– ran? Ainbeste gazte etxean arkituta izutu gai– tzik. Baña agidanean denak anaiak dituk, aita– ren ondoan geratu diranak. Gizori iltzen ibilli dirala bageneki ere, gu ez gaituk nor auek iltze– ko. Agindu bakar bat eman ziguk kapitanak: diranak dirala, bizirik eramateko; ez egiteko 33
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz