BCCCAP00000000000000000001802

gauzen billa: koltxoi, manta, batez ere jakia, kontserbakoa... Len ere esan dit: ez baizan gu– da danentzat gaizki etorri. Beste auzo bat ere bagenin, guda bukatu zanean naigabez esan zuena: -Lastima guda au bukatzea, diru egiten ba– po ari giñun-ta. Ura gurdiarekin gora ikusi zutenean, laxter– ka arengana joan itun eta ala galdetu zioteken: ea etxe ortan bagiñan zazpi senide. -Bai, bai. Zazpi ezik, bederatzi ere badituk. -Non dizkitek, bada, beste biak? -Aurrera joanak noski. -Armetan diok? -Bai, bai, zalantzik gabe. Auek ere abertza- le beroenetakoak dituk, inguru auetako baserri– tarrik geienak bezela. Aien galderai erantzun bearrean, ajola gabe gu abertzalerik beroenetakoak giñala salatzeak, ordu artan naiko lanak eman zizkiguken. Bizirik utzi giñuztenean ez giñun asarre. Goxoak jetxi itun. Amorratuak, beren one– tatik atereak, amar metrora aurrean jarri zi– tzaizkiguken, beren armak gure aldera zuzen– duz. Guk etsi genin gure azkenak etorri zirala. Gazte arek, berriz, eten gabean lelo bat be– zela zioken: -¡Todos habéis de morir! -Bai, motel, bai. Oraintxe sinisten diagu, txorakeritan ez zabiltzatela. Batek oiu bat egin, besteak bestea, ezin itun aiek ere elkarrekin konpondu. Oraindik palta zizkiteken bi aiek, etxe ba- 32

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz