BCCCAP00000000000000000001802

-Ori al zuen guzia? -genioken guk elkarri. Itz bat esatea aski ta dena konpondua zego– ken. Eskatu izan baligu, berari emango genio– ken. Guk ez genio aren bearrik. Aiek, ordea, etzebiltzaken konponketa on baten billa. Eskopeta ura auzokoa uan . Bi illabete aie– tan metapean ezkutuan edukia. Erdoi-erdoi egi– ña. Etzizkin orduko amar pezeta balio. Arek emango zizkioken alako larriak, urketara etorri zan ero ari . Emendik asi uan gure gurutz-bidea. Eskopeta eskuan artu zuanean, lasaitu uan gure guardiazibilla. Gu atarian rekete txiki baten mende utzita, olloak baratzara bezela, etxeko bazter guziak aztertzera sartu itun. Iru eskopeta bagenizkin gure-gureak, erriko \engo agintarien baimenez geratuak, berdin ai– ta-semeak guziak eiztariak giñun-ta. Baña legez zeudenak, beren gia' ta bear ziran pase edo li– zentziarekin. Auetako bost baitun etxean. Iru eskopeta itun eta bost lizentzi. Ez gebiltzaken , bada, kontrabanduan . Beste perdigoi mordoska bat ere bai, porrot egin zuen Ieku batetik eka– rriak. Auek, San Marko'ra ezkero, polbora biurtu itun. Baña ontatik etziteken ezertxo ere arkitu. Eizeko kartutxoren batzuk beteak. Bes– te gañerako guzia, txatarra. Deitu zuten maes– tro armero batek consejo de guerra'n esan zuen bezela: Pura chatarra. Denak kanpora ekarri zizkiteken. Baita ga– rai batean anaiak soldaduzkan ibillitako kartu– txerak ere. Autsa kendu ta garbi-garbi eginta, atarira ekarri zizkiteken aiek ere. 30

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz