BCCCAP00000000000000000001802

Etxean sartu giñaneko eta gure mai xaarrera zortzirok urbildu, ate itxia azpikoa, gañekoa ez, eguo aietako gora-beerak esaten ari giñala ta iltzea baño geiago pentsatzen ez gendun or– duan, ostiko batekin ateko maratilla bere erro– tik aidatu zin purrustadan lenengo sartu zanak. Ate gañekoarekin buruko ederra eman zidaken neri, ni bainengon sarreran. Jauzi batean aurrean txutik jarrita, pistola txar bat eskuan, «¡Manos arriba!» oiu egin zigu– ken erdera latzean. Alako ustegabekoa uan, zer pentsatu ez ge– nekila geratu giñun, elkarri begiraka, gorriak edo beltzak zer ziran ezin ezaguturik, «Bertan txikituko al degu?» esan nairik bezela. Baña etzegoken txarrean asterik. Atez kan– para ari zuten elkar-izketa nabaitu genin. Ez uan bakarrik etorritako txororen bat. -¡Manos arriba he dicho! -oiu egin ziguken berriz. Bazkaltzen así berriak giñun. Zegon bezela mai gañean utziz, aita aurretik besoak jasoz, zazpi semeok ondoren, gerea gendun etxetik aurrean atera gaitziken. Kanpora orduko ikasi genin sartu berri ziran oietakoak zirala . An bai– zeuden zai, atarían, bi txapelgorri ta bi palanje. Aiek izan baziran, ez uan goxoa izango. Baña auek beldurgarriagoak itun oraindik. Aixa agin– du ziteken besteren etxean. -¿Dónde está la escopeta? -lepoko zañak eten zori, oiu egin ziguken uretara etorri ta zea– ro zapuztua joan zitzaigun guardiazibil erre arek. 29

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz