BCCCAP00000000000000000001802
beren bei ta trasteak artu ta joan itun, etxekoak bakarrik gelditzen giñalarik aitaren ondoan. Baña kezketan, urrengo egunean zer gertatuko ote zan. Bordazar gure baserria erri aundietatik urruti zegoken. Ori bentaja aundia uan gure– tzat. Baña, zoritxarrez, mendi batzun erdian; eta mendi oietan bi guda-gaztelu. Inguru artan, berriz, etzegoken urik, gurean bestetan. Txoritokieta utsik geratu uan. Baña ez San Markos. Konpañi bat osoa geratu uan emen. • Naiko jana bazeukateken, gorriak eraman ta ara bildua. Batez ere, konserba-gauzatik auke– ra. Edena emana zegon edo ez, arraixkurik ga– bekoa. Baña ala ere edaria palta. Egunsentia nabarmendu ezkero, asi itun gain-beera, beren ontziak bizkarrean zituztela, gure etxe aldera ur eske. Batzuk, iñori ezer esan gabe, atariko kanillatik artuko ziteken eta pa– kean joango itun. Beste batzuk, lotsa gutxikoak, txuxenean sukaldera sartzen itun, noski, zer ikusi. Ortan, guardiazibillak itun okerrenak. Amaikak alde ortan, guardiazibil zikoitz oietako bat txuxenean sukalderaño sartu uan ixil-ixilik. Arek jarri zuen muturra, bein garra– foia bete zuenean! ltz bat bederenik aterazitzen ote genion, nai bazuen edan sagardo bikaña bageneukala eskeñi genioken. Erantzun ordez, purrustada batekin aldegin ziguken. Aitak esan ere bai: -Orixe dek Kaipas illuna! Tl
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz