BCCCAP00000000000000000001802

beñere gogozkoa izan. Andik edo emendik beti sortzen zin norbaitekin okasioa, eta pakea nai gendunok naasten gaitziken bere iskanbillan. Bein, Ordizi'ra mitin bat entzutera joan gi– ñanean, an itun Errenteri'ko karlista batzuk ere. Etzekit nola, aiek zeramaten bandera ken– du ta erre egin zin. An sortu zan zalaparta! Gu ez bagiñan tartean sartu, txikituko ziteken. Auek sartu ziranean, berriz, auetara biurtu uan, eta bere lagunak ori izan ziteken etsairik gaiztoena. Nere lagun maite arek ere, onek sala– tu ote zuen susmurrak zeuzkaken. -Kaixo, Salbador! --esan zidaken-. Garai bateko lagun zaarra, etorri al zerate? Berari esku emanaz: -Bai. Bizi dana nonbaitik azaltzen ornen dek, eta gu ere, noizbaiten buruan, baitu giñuz– ten etxera biurtu gaituk, bidean bi galdu baditu– gu ere. I eztaietan biziko intzan? -Eztaietan ez nauk bizi izan. Baña laxter antz eman nioken non zegon nere bidea. Zuek, zoritxarrez, etzenuten asmatu. -Etzekit asmatu gendun edo ez. Bost urte inpernu berean igaro dizkiagu, ta emen ere es– petxean bizi gaituk. -Edorrek nai dekalako. Lengoa uan inper– nua, ura! Au besterik dek. Igualeko pakean bizi gaituk orain. Ez dek len bezelako oiurik entzun– go, ez. -Orduko oiuak _ baño okerragokoak entzu– ten dizkit nik. Iretzat zer dek pakea? -Gaur daukagun au dek benetako pakea. -Ori dek zapaltzalle ta zapalduena. Batzuk 18

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz