BCCCAP00000000000000000001802

Patiora joan giñanean, jendea alai zegoken. Lau egun bai-itun iñor etzutela atera. Ortan jarraituko zutela uste baizuten. Gure lagun batzuk etorri itun beren naiga– bea agertzera. Beste gañerakoan, jendea oitua zegoken. Olakorik etzin aintzat artzen. Baña bauan, erdalduna bera, nere anaia etzala patioan azaltzen-ta, nere ondora etorri– rik, ala galdetu zidana: -¿Dónde está el otro hermano? Goizeko deskarga aietan il zutela. C batekin asten dan iseka gaixto bat esanaz, erantzun zidaken: -¡Qué mozo han matado! Polliki-polliki, gure naigabeak ere joan itun. Egun batzutarako, utsun ura bete uan. Erdi aztu uan, bada, gau triste ura; eta, andik aurrera, guk lasai egiten genin lo, ezeren arraixkurik gabe. Baña itxaropen geiegi artu zuten aiek zebil– tzaken orain larri, ezin etsia arturik. Sekula ba– ño amorratuago así itun berriro arratseroko ba– naketak. Nik ez nizkin ikusten. Oñaze ematen zidateken aiek, negarrez jexten ikusita. Urriaren ogei ta zortzia uan eguo ori, San Simon ta San Judas. Gogoangarria geroztik gu– retzat. Etxean ere así itun negarrak uzten. Baña, egindakoak egin, oraindik ez itun gure etsaiak asko errukitu. Etxean ainbesteko palta egiten zuen anaia eraman ziteken frentera. Etxean, amarretatik iru bakarrak geratu itun. Guk noiznai izaten genizkin bixitak, etxe- 179

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz