BCCCAP00000000000000000001802

nintzanean, kendu zidan duro zillarra eskura emanaz: -De buena has salvado la pelleja -gaizki egi– ten bestetan etzekin arek. Aien erdian, txuxenean nere gelara joan ni– ñun. An ikusi nin, gero ilko zuten nere anaia, urduri txulotik begira. Ni gora ninjoala ikus– tean, zer pentsatu ote zuen? Gero, zaarrena joaten ikusi zuanean, gauz onik ez, noski. Ondoren, zaarrena eraman ziteken. Andik bereala, au ere etorri uan gelara. Antonio, nere ezkerretara zegona, eraman ziteken irugarrena. Andik unetxo batera, igo itun laugarrenaren billa. Baña anairik ez uan azaldu. Au ere ez uan geiago azaldu. Aien ageritik gurera, ez-berdintasun au ba– karra zegoken: aiek eskupetarekin ibilliak zira– la. Guri betiko itzala ematen baziguten, ikusia zegoken aiei geiago emango zietela. Ortik gora, eriotz-pena besterik etzegoken. Aiek biak kapillara joan itun, bada; eta goi– za arte an edukiko zizkiteken, nai zuenak aitor– tu ta Jauna artu nai bazuen. Meza bertan ema– ten zieken, goizean seiretan pusillatzeko. Nik ere arrats gaixtoa igaro nin. Jakiña, ez aiek bezelakoa. Goiza bitarte, iru errosario esan nizkin, eriotz-zai kapillan zeudenen alde. Goizeko seiretan, orma bitarteko, il zizkite– ken, espetxeko patioan bertan. Lenengo, oiuak itun. Ondoren, tiro-otsak. Azkenik, karraxiak. Lau tiro banakako. Gero, ixilunea. Beren sasoirik onenean, ogei ta zortzi ta ogeita bederatzi urterekin, joan itun erru gabe- 177

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz