BCCCAP00000000000000000001802
Nere pausoan maiera iritxi nintzanean , «buenas noches» esan nieken . Lepa-luzeka jarri zitzaizkidaken atzeko aurtdizki billau aiek. Ba– ña iñork etzidaken erantzun , epaille igar arek bestek. Orduan , epaille agerlariak paper batetik ira– kurri zizkidaken gu lauron pekatuak. Ondoren: -Condenado a cadena perpetua. Ortarako deitu al niñuten alako misterioz, biotz gabeko aien aurrera? Bereala antz eman nioken besteren bat ere salbatuko zala, baña norbaitzuk an geratuko zirala. Ondoren , paper bat luzatu zidaken izenpe– tzeko. Gure babesle egin zuen kapitanari galde– tu nioken ea izenpetuko al nuen. Baietz , baietz, bestela bi lekukok egingo zu– tela. Izenpetu dezatela, bada. Nik ez nuela mere– zi gabeko zigorrik izenpetuko; eta egiten zute– nak izango zirala iñoxente baten odolaren erru– dun. Nik nerea bukatu nin . Aurki etorriko itun besteak. -¡Algún día Dios hará justicia! -esan nie– nean, atzetik asi itun, an egon bear etzutenak zerbait erantzuten. Baña epailleakbeatza jasoz: -Ixo! -esan zieken-. Berekin darama naiko naigabea-ta. Andik erten nintzanean, an neuzkaken zai jetxi niñutenak. Ez, noski , nere zai . Beste bat jexteko aginduko zietelakoan. Aiek etziteken usteko andik ertengo nintzanik. Alare , azaldu 176
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz