BCCCAP00000000000000000001802

neurririk. Etziguteken ezer uzten, bada ez ba– da. Idatzi bat arrapatu ezkero, batez ere euske– raz egiña, eta oien gogozkoa etzana, aski uan beste gabe arratsean eraman ta iltzeko. Nik igaro nitun espetxe guzietan, orixe ger– tatu zitzaidaken. Ez nin ezer irakurtzerik, ikas– terik eta idazterik izan. Nere espetxeko bost urte luzeak alper-alperrik galdu nizkin, mundu ontarako beñepin. Orregatik, gelako nereak ziran puska guziak gordetzen, ez neukaken lan aundirik. Balde bat ur baneukaken bezperan ekarria. Ura gañetik beera bota, bai, ta nere an egondako aztarrenak bukatu itun. Nere garbiketa egin nuanean, jantzi niñun al nezaken ondoena. Artatik ere ez neukaken geiegirik. Eta gertakizunen zai geratu niñun, oatze gañean etzanta. Bitartean entzuten nizkin inguruko eliz gu– zietako kanpaiak, ordu laurden, erdi ta orduak. Banaka-banaka baziaziken bat bestearen ondo– ren. Amarrak joan itun. lgeldo-pean nabaitzen nin tranbe zaarraren karranka. Noiznai entzu– ten nizkin kamioi zaarren batzun burrundak. Baña gurea ez uan etortzen, ez uan noski orain– dik bere garaia-ta. Amaikak jo ziteken inguruetako elizetan, beren larria espetxeratuen biotzetara ixuriz. Or– du ortan etortzen baizan geienetan gure ka– mioia. Baña ez uan nabaitu. Nik bezela, arratse– ko gora-beera zeramaten espetxetuak. Geie– nak, beñepin, asi itun, biar arteko bizia bazeu- 171

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz