BCCCAP00000000000000000001802
Bizkai aldean zebiltzan anaiak, aiek asmatu zi– teken; ez guk. Iltzen baziran ere, bero-beroan ilko itun. Ez gu bezela, odol otzean,jaberik ga– beko zakur zikin batzuk bezela, etsaien begien asegarri. Beren aberriaren alde ixuriko ziteken odola. Atsegin ori ere etzegoken guretzat. Etxeko anaiak ere joan itun nere buruan barrena. Aita maitea ere bai. Berri gaixtoren bat jakiten bazuen aurki, ez uan arritzekoa izan– go. Orregatik ez al zin betiko osasuna galduko, lenago ere supritzea zer zan bazekiken-ta. Gu ortaraño ekarri erazi giñuzten etsaiak ere igaro itun nere burutik. Biotzez dana barka– tu nieken. Eskatu ere bai Jainkoari, berak ere barka zezaiela. • Baña batez ere inguruko geletan zeuden ne– re anaiak neuzkaken gogoan. Aiek ere, nik be– zelaxe, beren bizitz guziko onaren eta txarraren aitorketaren bat egiten ariko itun, ordu garratz ura ezin azturik. Nik zekit zer garraztasun daukan ordu orrek eta aiek ere nola egongo ziran. Berdin denak zekiteken, arrats artan ez bazan, urrengoan; ba– ña gure ordu gaixtoa laxter igaro bearrean giña– la. Ori etziguken iñork burutik kentzen. Batez ere kapellauaren itzak garbi erakusten zidate– ken . Aurretik joanak eramateko indarra izan bazuten, zergatik ez guk? Azkeneko rebista pasa zanean, gelan nere mende neuzkan puska guziak txikitu ta komo– nean beera joan itun. Idatzirik, beñepin, ez neu– kaken. Paperik ain gutxi . Lapitz-mutur arlote bat ere ez. Ondarreta'ko ditadurak etzeukaken 170
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz