BCCCAP00000000000000000001802
eroria zetorreken, batere itxaropenik gabea. Beti alaia ta iztuna izan uan gure aita. Baña orduan lotua zegoken. Ongi gogoan artu nin, ta bizi naizela ez nauk aztuko, abian zer esan zigun eta zer erantzun zitzaion: -Agur, semeak! Egoera negargarri au ez al dek luzaroko izango! Laxter aterako al zerate! Baña ez sinisten zuelako. Zerbait esan bear. Seme batek ala erantzun zioken: -Bai, aita. Nora ezik, laxter aterako gaituz– te. Zearo etsia zegoken anai ura ere. Etzin, ba– da, erru aundirik, aingeru bat bezin paketsua uan-ta. Erdiz-erdi asmatu zin. Semearen erantzun ori entzun zuenean, ai– tak etzin begiratu. Bere artan joan uan. Bai– baizekin zergatik esaten zion. Goibel joan uan. Gu ere ala geratu giñun. Baña ordu garratz ori etorri baño len, ikusi nai genin aita eta agurtu. Bordaxar'ko etxe-txulora joan uan, bada, kezketan·, urduri, beldur gaix– toa ezurretaraño sartua. Baña oraindik bizi gi– ñala, beñepin, eta beti ere itxaropena. Laugarren anaia, gutxitan ikusten gendua– na, gurekin zegoken; eta, elkarren berriak kon– tatuz, joan giñun ura bere lantegira ta gu patio– ra. Itxaropen aula zeukaken arek ere. Aretxek etzin, bada, erru aundirik. Berri txarren batzuk ikasiak izango zizkin. Guk, beñepin, partieran elkarri eskua emanaz, agurra egin genioken ta asmatu egin genin. Arekin berriz itzegiteko au– kerik ez genio izan. 166
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz