BCCCAP00000000000000000001802

ondora baño len, aizkatu uan metapetik. Bai etsaiak ikusi ere. ¡Alto! ¡Alto! -oiuka asi zitzaizkioken. Ez alperrik! Bestea, bere erioan, etzala ibiltzeko gauza, baña alegiñak egiten zizkin gizarajoak. Besteak atzetik eten gabean tiroka. Bera erori, zutitu, erreka, bide, txara, arkaitz, alako bidea al zegoken andik beera. Iru edo lau balazo ba– zizkin gorputzean. Azkenean, Oiartzun'go Txi– kierdi'ko ondoan erori uan. Gizarajoak, arek ere amets goxoak egin ziz– kin, baña betetzen etziranak. Nere lana bukatu zutenean, aiek zoriontsu utzita, patiora joan niñun. Bereala izan genin deia. Bixita gendula esan ziguteken. -Nor ote degu? -genioken elkarri, ara iritxi bitartean. -Apustu egingo nikek aita degula. Gu sartu ezkero ez dek azaldu ta bere ikertxoa egin naiko ziguk , olako lekutarako eraspeil gutxi badu ere. Emengo berri gaixtoak iritxiko itun araño ere. Espetxeko berri egunez ta gauaz zeramate– nak bai ornen itun, eta aietakoren batek esanta noski: Semeak bizirik ikusi nai bazitun, obe zue– la lenbailen ikertxo bat egin, oso berri gaixtoak zetozela-ta. Izketa-lekura joan giñanean, nik esan beze– la, aita zegoken seme batekin gure zai, beste askoren artean. San Markos'tik Txoritokieta'ra izketan ari bagiña bezela, ulertzeko moduan zerbait esan genioken elkarri. Begiratuan ezagun zin aitak asko supritzen zuela, semeak arraixku artan zeuzkalako. Oso 165

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz