BCCCAP00000000000000000001802

iñora joateko moduan eta atariko metapean ez– kutatu ziteken. Urrengo goizean, etxekoak batzar txiki bat egin ziteken: oso egoera txarrean geratuko zira– la , ura etxean ezkutatzen bazuten. Azkenean, beñepin, Oiartzun'go bikarioari aolkua eskatu– ko zioteken, arek agintzen ziena egiteko. Berta– ko amona, oraindik sasoikoa, joango zala bika– rioarengana. Onen aolkua kristau batena uan: Bazekitela nola ari ziran gabean errugabeko gizonak iltzen, eta ura izan zitekela oietakoren bat. -Kristau zeraten ezkero, senda zazute ta eraman Prantzi aldera. Berdin orko berri ondo dakizutenak zerate-ta. Aolku ona eman zioken bikario jaunak. Ba– ña amonari etzitzaioken ala iruditu. Eskubitar beroak itun baserri ortakoak. Or– tan suerte kaxkarra izan zin gure anarkistak. Ez baizitun inguru aiek ezagutzen. Amonak, berekiko, ala ornen zioken: -Ori dek bikario jaunaren gibela! Berak es– kuak garbitu ta gu estuasun ontan utzi. Beste asmo gaixto bat artu zin orduan, su– minduta zegon amonak. Txuxenean Errenderi– 'ko Falanjera joan ta parte eman zieken nola . zeukaten etxean, iltzera zeramatela igesi egin– dako gazte zauritu bat. Zer geiago nai ziteken aiek? Amonak bidea erakutsiz, igo itun baserriraño. Metapean zegonak erderaz izketan nabaitu zituanean, bai aguro antz eman ere saldu egin zutela ta iltzalleak etxera ekarri zizkiotela. Bere 164

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz