BCCCAP00000000000000000001802

-Ordu txar auek igaro arte, utzi nazak pa– kean. Oni~ ateratzen banaiz, ikusiko diagu. Lengoak eta oraingoak galtzen abillena aiz-ta. Ez genin mutur joka ibilli bearrik izan. Ni bizirik geratu niñun. Baña ari,gizon batek izan lezaken eriotzik gaixtoenetako bat eman ziote– ken. Beste asko bezela, arratsean deitu ziteken. Ikusi nin ate-txulotik. Ordurako ni salbatua ne– goken. Bi besoetatik artuta eraman ziteken es– petxetik kanpora. Jakin, ongi baizekin zertara. Iltzen zebillen sallean lagunen bat izatea ere baziteken. Oien iritziak aldakorrak itun or– duan. Falanjeen erdiak ortik atera itun, eta be– netan odol-zaleak. Oiartzun'eraño eraman zutenean, beñepin, kamioia oraindik dndo geratu baño len, jauzi batean illunpera ezkutatu ornen uan. Baña etsaiak ere etzeudeken lo. Sutu zioteken atze– tik; eta, bere zoritxarrerakó, balaren batek arrapatu ta sastako txarra egin. Baña ordukoz igesi egin zin. Odoletan, ezin joanik eta esku lotuakin, ibillian-ibillian iritxi uan noizbait ba– serri baten atarira. Artara ezin zezaken jarraitu ta baserri artan deitu zin. Arraixku txarreko lana. Ez baizekin zer iritzitakoak izango ziran. Garai artan ate joka nabaitu zutenean, ba– rrukoak ere bere kontuak atera zizkiteken. Goi– ko leiotik begiratuz bakarra ikusi zutenean, je– txi itun. Baña etziteken etxean artu. Zauria gar– bitu ta lotu zioteken, al zuten bezela. Eskuak askatu ere bai. Baña, beren ustez, etzegoken 163

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz