BCCCAP00000000000000000001802
Baña sartu-erteerak mai batean artzen ari– tzen zan bat bauan, goitik beeraño falanje– jantzian. Baitua, ordea, gu bezela. Auek sartu arte anarkista izana ta falanjean sartua. Lenen frentera joana ornen uan. Baña andik etxera etorri zanean, salatu ziteken eta atxilotu. Olako asko zegoken Ondarreta'n . Beñepin, gure ar– tean zegoken eta mutil gazte ikasia. Maian ari– tzen uan, sarrerako ta erteerako izen-abizenak artzen. -Gaurtik aurrera guk jai egingo diagu, segu– rutik zuen negarrak ikusiz. -Lengoakin ere billau intzan i. ltxura danez, oraingoakin ere bai. Ez gero amets geiegirik egin. Gu joango gaituk, bearbada. I ere ez aute azitarako utziko -zorrotz erantzun nioken. -Oraindik etzidak neri iñork billaua deitu -asarre erantzun zidaken. -Ori ez dek egia. Oraintxe esan dit nik bi- llaua aizela; ta, berriro esateko ere, etzeukat kupirik, alako probak eman dituk-eta. -Neri billaua deitzeko, ez dit nik arrazoi– biderik eman. -Esan ez didak, bada, emendik aurrera gure negarrak ikusiz pozik biziko aizela? Gure elkar-izketa berotzen zieken. Eskueta– raño bilduko ote giñan beldurtu itun gure kara– bineroak, eta neri eman zidateken arrazoi: -Lenen i mintzatu aiz gaizki. Enbarazu bes– terik ez diguk ematen eta oa ere lanera. Biali ziteken. Baña neri zemai egiñaz, arek: -Oraindik elkar ikusiko diagu. Au ez dek ortan geratuko. 162
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz