BCCCAP00000000000000000001802

Arratseko ateerak bukatu zirala esaten zute– nei arrazoi emateko, arrats artan etziteken iñor atera. Baña orrek etzin esan nai moztu zituztela. Lenago ere izaten itun bi edo iru eguneko tar– teak, egundo baño indar aundiagoarekin berriz jarraitzeko. Egun aietan pixar bat lasaitzen gi– ñun espetxeratuok. Baña igerleak zoriontsu zeudeken, urrengo goizean patiora erten giñanean. Bai, noski, gu baño alaiago. Baña ez al zan aiena ere amets goxoren bat izango, ta esnatzen ziranean larria– go geratu? Itxaropen geiegi artzea, olako lekue– tan, txarra izaten dek gero ... -Ikusten dek gaur ez dutela iñor eraman? -Bai. Ni ez nauk eramatearen alde. Guk gure egoerari buru emango ziogu laxter. Orre– gatik, etziot besteri txarrik opa. Naiago nikek denak, gu emen geratuko bagera ere, aske joa– tea. Len ere, ordea, olako atseden-aldiak izan dizkiagu. -Baña oraingoan ez ditek berrituko. Ez itun, bestela, etxean iltzen asiko. -Zuek eta guk bezela, Jainkoak ere nai de– zala. Emengo negarrarekin aspertuxeak gabil– tzak gu ere. Anaiak elkarrekin utzita, ille moztera joan niñun. Espetxean gurekin baituak zeuden kara– binero batzuk genizkin motxalleak. Baña duan egiten ziteken lana. Ango atsegiña! Jaia osoa izateko, txanpaña palta zitek~n. Ni sartu nintzanean, ixildu egin itun. Berdin bazekiteken ni epaitua negola eta zai geundela noiz dei ori etorriko. 161

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz