BCCCAP00000000000000000001802
aurrera epaitutakoak bakarrak ilko zituztela. Naigabe ematen ziela arraixkuan zeudenak. Ba– ña bukatu zirala betiko gaberoko banaketak. Eguna or nonbait igaro genin. Baña illuna– barrean goibel sartu giñun gu etxera. Batzuen paz geiegiak ere min ematen zidaken. Etziteken ortarako arrazoirik. Ura izan zitekela noski gure azken eguna-ta, iru anaiok, laugarrenaren berririk ez bai genun, ez uan gure aldera ertetzen-ta, bada ez bada, ez bagenun mundu ontan geiago elkar ikusterik izaten, elkarri eskua emanez egin genin gure azken agurra. Ta, zetorrena zetorrela, itxogiten geratu giñun. -Ez bagera geiago elkar ikusten, izan dedilla au azken agurra. Bizirik geratzen danak, iñor geratzen bada, otoi egin dezala joaten geranon alde. An laurok elkarrekin biltzen bagera, be– rriz, norbait oroituko al dek gutzaz. -Bizi gerala baño geiago ez badigute lagun– tzen, leku anean zegok gure itxaropena! Laxter aztuko gaituk betiko. Malkoak asten zitzaizkiguken, eta ez dek arritzekoa. Gure adiñik onenean, iñori ezertan txarrik egin gabeak, politika zikin orrengatik, dana utzi ta eriotzara joan bear. Aspaldian etsi– ta gaixorik oiean dagon baten azken agurra sa– miña izaten bada, gurea nola ez uan ala izango? Gelara joan nintzanean, berriz, nere uste gabekoa: gure kapellau jauna, nere aldamene– ko anaiari bixita eginta, nere gelara etorri uan. Bereala jarri niñµn zalantzan. Gu bezela zegon batentzat ez dek arritzekoa. Olako uste gabeko 159
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz