BCCCAP00000000000000000001802
Segurutik xexenak ikusteko zoratzen zeude– ken, auen aldeko zerbait zuten guziak. Etzekit zein santuk esan zien ori: aiek espe– txean il zituztela eta epaitutako guziak, eriotz– zigorra zutenak, ala ilko zituztela. Baña nork zekiken erteerak bukatuko baziran ere? Aiek beren jolasean eta atsegiñean zorion– tsu utzita, gu iru anaiok ibilli giñun elkarrekin, berdin laxter uan gure ordua ere-ta. -Entzun al dituk deskarga oiek? -zioken ba– tek. -Bai. Entzutekoak añakoak al itun. Lotan zeudenak esnarazteko beldurrak ez dituk ibilli. -Eta nor diran badakik? -Bai, bai: andoaindarrak. Gu baño bi egun lenago epaituak. -Eta denak il al dizkitek? -Ez. Iru gora etortzen ikusi dizkit. Ara or non dabiltzan bi. Espetxean bertan, orma bitarteko. -Laxter gaituk gu ere or. -Ez al gaituk laurok izango, or ere iru salba- tu dituk-eta. -Zalantza gaixtoa dek orratik au. Ezer ere jakin ez, laxter deituko gaituztela besterik. Deabruak zebiltzak aragi-jantzian. Salbatu ziran bi andoaindar aietara joan gi– ñun. Kontentu zebiltzaken, berak salbatu zira– lako. Baña an zeukateken beren naigabea, lau lagun galdu zituztelako. -Zer ibilli zerate bart? -Naiko lanakin, mutillak, naiko lanakin. Puska bateko itzala bota zigutek. Baña bizia 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz