BCCCAP00000000000000000001802

Ori ala joan uan . Egun~roko ogia gendun ezkero , ez nioken garrantzi geiegirik eman: -Biar azalduko dituk oien utsunak. Goizeko seiak itun. Nere egoera tristea aztu– ta lo betean negola, nere gelaren azpiko aldean, arma lodi ura bitarteko, egundoko oiuak esnatu erazi nioteken. Bereala, lau deskarga ta karra– xiak. Ondoren, beste lau tiro banakako . Jauzi bat egin nin. Baña laixter igerri nioken zer gertatzen zan : -Orra gure lau andoaindarrak. Orain baze– kiagu gu ere non ilko gaituzten . Epaitu gabeko jendea gabaz kanpora zera– mateken iltzera. Consejo de guerra egiñak, be– rriz, ortarako egiña zeukaten patio txiki batean. Uste gabeko zalaparta arek zarratara gogo– rra egin zidaken, eta ez niñun ondo lasaitu. Oso triste atera niñun patiora, denak eroriak eta naigabetuak arkituko nitulakoan. Baña uste ga– beko alaitasuna arkitu nin. Aiek bazekiteken gu iru anaion berri , ta ez itun batere arritu gu triste ta goibel ikusteaz. Begirune pixar bat izan ziteken gurekin. Baña ango jendearen itxura gabeko atsegiña, Onda– rreta'n bertan aiek il zituztenean! -Orain, orain asi ornen dituk txuxen. Nor– baitek eskua sartu dik or. Izan ere, iritzia baka– rrarengatik arratseroko gizon-iltze ori , etzite– ken komunistak berak egiten. Eta auek , aurka jaso diranak, aiek baño okerragoak izan bear al ziteken? -arro-arro zioteken , gurekin zeuden iru karabinerok-. Gaurtik aurrera, consejo de guerra egiñak bakarrak ilko dizkitek. 156

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz