BCCCAP00000000000000000001802
egundoko etsaiak bazeuzkaken. Sekulako sala– ketak egin zizkioteken. Baña beti koronelak ba– bes egiten zioken. Azkenean, bera ezin il zutela igerri ziote– nean, berekin espetxean zeukan aita il zioteken. Semeak ziona: -Beti izan dek erdi gixaixoa, Zer zekiken orrek politika txar orren berri? Baña bera aske atera uan, koronel aren txo– per jarraitzeko. Oiek itun babes seguruak. Ba– tez ere, koroneletik gorakoak. Mutu bat ere ibilli uan emen gure artean. Arrats batean eraman ziteken ura ere. Gero, onen semea Lekarotz'en ezagutu nin. Ara igel– tsero joana uan. Gudako kontuak esaten ari giñala, ala erantzun zidaken: -Nere gurasoak mutuak itun biak, eta aita Ondarreta'n il zidateken. Zer egin ote zuen arek, gizarajoak, ortarako? -Ezagutu nin ura Ondarreta'n. Oraindik sa– soiko gizona. -Berrogei urte bete gabeak zizkin oraindik– eta. Baziteken gure ordua ere urbildua izatea. Lenengo consejo de guerra egiñak, andoain– darrak, zazpi itun. Gu baño bi egun lenago egi– ñak, patioan elkarrekin ibiltzen giñanak. Lau, beñepin, íkusi nizkin banaka-banaka eramaten; Iru, berriz, gora etorri itun. -Zergatik ote da ori? --nioken nerekiko--. Auei etzieken eriotz-zigorra emango ta orrega– tik etorriko itun. 155
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz