BCCCAP00000000000000000001802

uan ura, itz egiteko ausardirik bazeukan. Bes– teak pixar bat lasaituko itun. Baña betiko bel– dur ori ezin kendu: -Gaurkoz, beñepin, salbatu gaituk. Urren– goan izango dizkiagu kontuak. Bueltan etorriko uan deabrua, «Está usted liberado, prepárese» esanta joaten zana. Baña batek bere burua bota zuen ezkero, ondo zain– tzen zizkiteken, beste alakorik gertatu etzedin. Ixtillu auek bukatzen ziranean, lasai oieratu– ko giñun. Au arrats baterako ere gaixtoa uke. Baña olaxe bizi izan giñun iru illabetean. Azkenera– ko, gizona, ez jan, ez lo, erotua geratzen dek. Arratseko ordu orí ezin kendu burutik. Ordu bete uan, bai, baña gaur, biar, etzi berritzen zana; ta atzo añako arraixkua gaur, biar ta etzi. Goizean patiora joatean, lenengo, utsunak billatu; ondoren, berriz, zer esanak: ikusita– koak elkarri aipatu. Espetxeko larritasun ori zeukateken Gipuz– koa'ko erri paketsuetan ere. Danean zabaldua baizegon nola ari ziran. Tartean baitun egundoko salaketak zituzte– nak. Iñondik iñora il nai zizkiteken aiek. Baña babes ona zeukateken eta arek eusten zieken. Bat bauan Arregi izenekoa, arrai saltzallea, emendik Barcelona'ra joan-etorrian zebillena. Naparro alde ortan arrapatu ziteken. An ere bertan il nairik asiak ornen itun. Batzuk oitura zuten bezela, gipuzkoarra zala ta beste gabe. Baña koronel batek salbatu zin, bere txoper artuta. Alaxe sartu uan Donosti'ra. Baña emen 154

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz