BCCCAP00000000000000000001802

karraxiak entzunda. Biotza xamurtuko litzaio– kek. Baña auen biotzik ez dek xamurtuko. Auek arriarekin egiña ditek. Aragizkoa bazuten ere , orain arri biurtua. Auek etzekitek errukia zer dan. Auek ajedrezko jokoan ari dituk; eta, puska bat kendu bear bada, baita beren aita ere kenduko litekek, beren asmoetarako enbarazu egiten badie. Ez dizkik erruki ta kontzientziko kezkak atzeratuko. ' Gauean , inguruetako torre guzietako or– duak , erdiak eta laurdenak, denak entzuten ge– nizkin. Bein amaikak inguru ezkero, berebil– burrundak entzutean, bereala ertengo uan ate– txulo guzietatik abots au: -Ara: emen zatoztik! Baña aurrera joaten uan askotan. Beste ka– mioiren bat izaki, agian beste lekuren batera iltzeko atxilotu billa. Milletatik ezagutuko nin, Ondarreta'ra zetorren kamioiaren burrunda. Amaika aldiz entzuna al genio , izan ere , igaro– tako illabete artan. Beti garaitsu batean etortzen uan , al zuen burrundarik aundienarekin gañera, ta bat– batean espetxeko atean geratu , barman geun– denok ederki entzuteko moduan , ern~ zegonak, beñepin . Len larri bageunden , ura entzutean daldara– ka jartzen giñun, nork bere buruari galdetuz: -Nere ordua ote da gaur? Nere ezker-eskubiko geletan, laxter asiko itun anka-otsak, oietik egindako jauziak, eta bietan nere anaiak zeudeken. Oiaren gañean 152

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz