BCCCAP00000000000000000001802

bere saliera. Ura lasai geratu uan. Orain or kon– pon adi! Atzo alako azken agurra eginta, zergatik ez ate zidan itzez-itz esan? Edo ni ere laxter ilko niñuten beldurra zeukaken? Egun guzian nerekin ibilli nin. Apal ondoan, gelan bakarrik geratu nintzanean, ala nioken nerekiko: -Zer egin bear dit nik orain onekin? Au len itzez-itz, bada ez bada, iltzen badute ere, pa– tioan esan ez didanean, eta orain paketetxo ain lotua datorrenean, garrantzi aundiko arazoren bat uan. Ez baigendun arek eta nik alako ezku– turik, ordaintzeko zeukan zorreo bat uan, amari ordaintzeko eskatuz, edo berari zar ziotena zer– bait zan ere, amak bestek jakitea nai etzuana. Lagun maiteak giñun; baña egoera kaxka– rrean utzi nioken aretxek. Nik ezin nezaken ura gelan eduki. Bixitaren bat etortzean, pasa ere ez. Astelenero, berriz, gu ta gure gelak katxea– tzen zizkiteken. Askotan koltxoiak berak ere bai. Arrapatzen bazidaten eta beren aurka ida– tzitakoren bat bazan, seguru neukaken egundo– ko jipoia ta gero azpiko zulora. Austeko, berriz, nere kontzientziko kezkak neuzkaken. Jaunari eskerrak, urrengo arratsaldean her– tan konpondu nin arazo au, ta oso lasai geratu niñun. Espetxeko kapellauak oitura zeukaken, arratsaldero-arratsaldero, gu patiotik sartu on– doren, gela-mordoska batí bixita egitea. Astero gela guzietan egiten zin bere sarrera-atera, ai– tortu nai zuenik bazan edo arek bete lezaken 150

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz