BCCCAP00000000000000000001802
arren, guziak bezela, bere biotzeko pakea zeka– rreken besteen biotzetara. -Bart eraman ditek, bada; ta etzaiguk geia– go, eskua luzatuz, egun onak ematera etorriko. Gizarajoak bazin beldurra, bai. Utsun geiago ere somatu genizkin. Bat, tolo– sar gazte bat uan, Eusko Alkartasunekoa. San Kristobal'en aske utzita etxera etorri zanean, Ondarreta'ra ekarria. Bestea, berriz, adiñeko gizon txiki bat, bere bertso zar ta berri ta ateral– diakin ainbeste par egin erazia guri. Jainkoak zerua diela. Lau baitun. Baña beste patipkoa izango uan laugarrena. San Pedro'ko erdaldun bat bauan. Ura ote zan iruditu zitzaidaken neri. Nere lagun maitearen gelan bost zeudeken, eta aietako batek pakete txiki bat ekarri zika– ken. Ez baigeneukan eskutitzak idazteko auke– rik. Idazten zanak ere, zaitzalleen eskutik igaro bear zin. Au benetan ezkutukoa uan. -Zeñek eman dik au? -galdetu nioken. -Permiñek, bart il ditek-eta -erantzun zida- ken-,bere amari emateko. -Zuek ere larri izango ziñaten? -Etzegok itzik ori adierazteko. ~Eta lasai joan al dek ura? -Lasai? Nola joango dek arratsean iltzera lasai? •Alare ez dek naastu ura. Bazekiken zer egiten zuen . Ez dik purrustarik egin. Ez dek birao ta zemai gaixtorik aren ezpañetatik atera. Laurok besarkatu ta «Ondo bizi -esan ziguk-, emendik ertetzeko suerterik badezute». Bere paketea nere eskuetan utzita joan uan 149
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz