BCCCAP00000000000000000001802
tartean. Nor~, daki iltzalleen tartean ez atezan bat bera izango. Artaz ordu artan oroitzeko esan zidaken . Esker gaiztokoa izango niñun, ez banuen maita– sunezko bere azken eskari ori betetzen. Ez neu– kaken logurerik. Aren azken agur arek denak kendu zizkidaken. Errosario osoa errezatu nin , nere lagun maiteak etzezan beste munduan tra– barik izan. Goizean patiora erten giñanean, ez uan nere lagun maite ura irriparrez gu iru anaion artera eguo onak ematera etorri. Arek mundu ontako bere eginkizunak bukatu zizkin. Emengo larri– tasun , naigabe ta oñazeak bukatu zitzaizkaken betiko. Jainkoaren ondoan biziko uan orain pa– kean. Aingeruak ez badute zerurik merezi, no– rentzat egin zin orduan Jainkoak zerua? . Baña non utziko ziteken bere gorputza? Nork zekiken oraindik lur eman gabea ez bazan egongo? Bere amak, beñepin, oraindik etzin orren berri jakingo. -Agur, Permiñ! .Eguo aundirarte! Aurki, noski, or gaituk, bai, gu ere. Nere anaiak ere laxter oartu itun. -Non dek Permiñ -galdetu zidateken. -Ez al dezute ikusi? -Bai; ikusi dizkiagu. Baña guretik gaizki ge- ratzen dek atea. Braman ditek orduan ura ere! -Bai; neri agur egiñaz joan dek. -Mutil ori iltzen duenak, nor ez dik ilko? Etzegok gauz onik emen. Benetan naigabetu itun. Bera supritzen bizi 148
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz