BCCCAP00000000000000000001802
argi guziak. Bereala entzun nin arratseroko gi– zon beldurgarri aren abotsa . Ni bezelaxe, noski, jarriko itun eme guziak. Asi itun zaldi-laxterkak. Potxo zebilleken, beti bezela, bere bota iltzedun aundi aiekin, etxe barruko zaitzalle baten atzetik. Zaitzalleak «está usted liberado, prepárese» esango zioken, eta Potxo'k atea itxi. Bueltakoan jetxiko zizki– teken, baña armadun bat berekin zutela, eta txuxenean kanpora eramaten zizkiteken. Nere ondotik igarotzerakoan, batek nere atea jo zin. Beldurtu niñun nere billa ote zeto– zen . Baña ez . Nere !aguo maite ura ikusi nin eskallerak beera. Nik ikusiko nuela noski, ta buruarekin , gero eskuarekin, agur egin zida– ken . Pañuelo txuri bat zeramaken eskuan. -Ori ere norbaitek salatu zin, bada, eta mili– tar auek sinistu! Negar-malkoak asi zitzaizkidaken , eta ez uan arritzekoa, aingeru ura ere iltzera eraman zutenean. -Auek ez ditek gutako iñor il gabe utziko. Beren iritzikoentzat bakarrentzat jarri naiko dizkitek España ta Euskadi. Edozein txorok sa– latzea aski, aurrean artu ta eramateko. Gurutzearen aurrean belauniko , benetan otoitz egin nin bere alde . -Onuzkero, kamioi zar artan ziek, eskuak lotuta. Berekin hatera iltzera dijoazten lagunak poztu nairik, azkeneko amasa eman arte arek etziok on egiteari utziko. Olakoxea dek gure Permiñ. Agian gure salleko billau ura ibilliko uan or 147
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz