BCCCAP00000000000000000001802
zerbaitetan laguntzera joaten uan. Etxe batean biziagatik, oso gutxi genekiken onen berri. Aste artan izan nin beste naigabe garratz bat. Berealakoan joango etzitzaidan atsekabea: nere lagun maitea ·eraman zuten eguna. Bazirudiken zerbaiten zalantza bazeukala nere lagun maiteak. Arratsalde guzian elkarre– kin ibilli giñun ura ta gu, iru anaiok. Sarrera– koan, esku emanaz agur egiterakoan, len egun– do ez bezela ala eskatu zidaken: -Gaur ateratzen ikusten banauzu, errezatu gero nere alde errosario bat bederenik. Baita bi ere. Berdin denboraren paltik ez dek izango-ta. Ez gero aztu, Jainkoaren borondatera makur– tua bukatu dezadan mundu atsegiñik gabeko au. -Ez dezu nere otoitzaren paltik izango, bal– din zu eramaten ikusten bazaitut. Ura bere gelara joan uan; ta ni, berriz, nere– ra, aren eskaria oroituz. Zerbaiten berri ba ote zin mutil orrek? Egundo ez bezin eroria zegoken, gizarajoa . Bi– xita izan zin, eta an zerbait esan bazioten .. . Nere lagun maitea eraman zuten illunabar artan, iru bider rebista pasa arte etzizkiteken bear aña zenbatzen. Beti biren palta. Deabruak bezela zebiltzaken, igesi egin ote zuten beldu– rrak. Baña garbitu ziteken. Etxean zeudeken denak eta pixar bat lasaitu itun. Alare, aien muturrak asarreak ikusten nizkin nik, an ordu bete baño geiago galdu baizuten. Gau artan ez negoken beñepin ni lo. Amaika ta erdiak alde ortan, pixtu zizkiteken espetxeko 146
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz