BCCCAP00000000000000000001802

ziteken. Ur ontan pasa ez danak, etzekik zer dan egoera onen larritasuna. Guk igaro genin. Etziot beste iñori alakorik opa. Jendeak patiotik barrurakoan zekarren la– rritasuna ikusiz, onoko bertso au oroitu zitzai– daken, besteak baño okerrago bainegon ni, eriotz-zigorra nere bizkarrean neramala: Gure barruak ezin du artu ez bazkari, ez apairik, sartu ezkero ez degu izan lasaituko gaitun jairik. Emen ez <lago gure biotzak atsegintzen ditun gairik, nere begiak itzultzen ditut poz pixar bat artu nairik, bañan alperrik, ez det ikusten iñon arpegi alairik. Denak zeramateken beren biotzean zalantz gaixto ori: Etorriko ote zaizkit? Ez ote zaizkit etorriko? Norbait ari ote da nere alde }anean? Oierakoan ez giñun biar arte esatera ausartzen, iritxiko giñan ziurtasunik ez genin-ta. Nere beste bi anairen berri banekiken. Iru– rok leku batera ertetzen giñun. Joxe Ramonek, berriz, bazizkin Donostia'n bere adiskideak, ba– tez ere amonaren aldetik, aren besoetakoa uan– ta. Onen berririk ez genin, consejo de guerra egin ezkero. Amona au, bera ernaniarra uan eta Donostia'n okin zegon baten aide edo adiskidea uan. Auen bitartez, gela-zuloan usteltzen egon bearrean, patata zuritzera edo sukalde-zaiari 145

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz