BCCCAP00000000000000000001802

nabarmena uan jendearen larria. Arpegira begi– ratzea aski zin, biotzeko larria an ezagutzeko. -Biar onera aterako ate naiz edo nonbaiten ordurako illa izango ate naute? Alako otzikara bat sartzen zitzaiguken ezur– muñetaraño. ltzegiteko gogo aundirik gabe ge– ratzen giñun. Eztarrian alako korapillo bat sor– tuko zaiguken~ eta ez uan askatuko arratseko bere arragazka bukatu arte. •• Ikusten zer zetorkigun gañera, ta eziñaren aurrean amaikak egiten zin negar. Askok etzite– ken apalduko ere. Ogi-opilla, igo bezelaxe jetxi– ko ziteken zenbaiten gelatik. Lurrera begira, larritasunez lotuak, malko garratzak zetozeken zenbaiten begietatik. Au, ezkondu ta famelia zeukatenentzat uan gaixtoe– na. Aietan pentsatzen sartzen itun, eta agian geiago ikusi gabe joan bearra. Aien oroitzak azitzen zin beren naigabea. Zenbat olako ez genitun ikusi? Igesbiderík gabe lotuak geundeken, gela txi– ki banatan sartuak. Etsaiak beren eskuetan zeuzkateken giltzak. Gure izen-abizenak, beren agirietan artuak. Aiek lapitzaren muturra jar– tzen zuten izeneko gizona, erremediorik gabe galdua zegoken. Alakoxea uan gure egoera. Arratsero, lau-bost. Amaikataraño eramanda– ko gaua ba ornen uan. Txotxean jokatzea baño okerragoa uan ori. Salatuta Ondarreta'ko espetxera eraman ta utzia gelditzen zana, galdua zegoken. Udale-· txearen laguntza edo aundizki baten babesa, batez ere militarra, ez bazeukan, garbitu egiten 144

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz