BCCCAP00000000000000000001802
-Zu len ere, orain bezela, katolikoa izango ziñan. -Bai, jauna. Igandero Jauna artzen nuena; ta espetxe ontan asko <lira olakoak. -Ez didazu esan bearrik. Begira egon natzai– zue, ta zuena ez da aizunkeria. Benetako sinis– mena dutenak, orrela meza entzun da Jauna artzen dute. Ni Badajoz'koa naiz; eta, onerako aukeratu niñutenean, uste nuen ezi gabeko ka– tamotz batzuen tartera nentorrela. Ikaragarriak esaten baidituzte. Baña <lena ezin ikusiaren lana da. Atzeratuak ornen ziñazten, baña ez. Ori esaten zutenak daude atzeratuak. Españia'ko espetxerik geienetan ibillia naiz. Baña ez det emen bezelako jenderik arkitu. Emen zuek zaintzen <lauden txapel-gorri oiek, ez dakite zi– ñatzen. Zirrimarra batzuk egiten dituzte, ta zal– diak bezela ostiko bat tirata igarotzen <lira alda– re aurretik. Ez zuek, ez. Zuek emen zapaltzen zaituztenak, oiek <laude atzeratuak. la arrat– sean eraman ziñuzten ... -Zu ez baziñan oartu, onuzkero iñork ez dakin zuloren batean negon usteltzen. -Badezu etsai gaixtoren bat. Esku emanta biali nioken. Gure etsai batek egin zizkigun gorazarreak entzunda, zoratua nioken ni, patiora, nere baitan sartua, espe– txean banegon ere aztua, atera nintzanean. Lax– ter esnarazi nioteken. 142
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz