BCCCAP00000000000000000001802

-Ori izango dek, bai, emen seguruena -esanta, barrura joan giñun. Gure apaizak etziteken egundo ainbesteko lanik izan. An geunden geienak sinismendunak giñun ta espetxea gañezka zegoken: seireundik gora, noski. Deabrua bere leitzera denak eraman nairik ari bazan, bere aurka ari uan lanean. Urrengo egunean igandea uan. Beti ematen ziteken me– za; baña ura besteak ez bezelakoa uan. Iltzeko kapillan daudenak bezela geundeken, eta geie– nok eguo bateko segurantzirik gabe. Meza ere ala izan uan: azkenekoa balitza bezela; ta atxi– llotuak, bada ez bada, preparatu egin nai zite– ken. Erdiko kristalezko etxola aundi aren gañean zegoken aldarea, espetxeko txokorik ezkutue– netik ikusten zana. Baña, alare, denok bera jex– ten giñun. Andik entzuten genin meza, gaixo etzeuden beste guziak. Auei atea zabalik uzten zieken ... Gela barrutik denak ez bazuten ikusi– ko ere, andik eramaten zizkiteken mezaren go– ra-beera guziak. Ez dit oraindik alako ixiltasun ta eraspenez . meza entzuten ikusi. Denak bat bezela. Apaiza– ren ixilleko itzak ere ederki entzuten zirala. Iñoizka eztulen bat entzungo genin, baña eziñak egin erazia. Denak urduri, baña otoitzean, zaa– rrak eta gazteak. Len ere esan dit geienok sinismendunak gi– ñala, batzuk beroagoak, besteak otzagoak. Ba– ña ordu artan an etzin iñork atzera egin. Amai– karen begietan ikusi nizkin malkoak. Arritze- 140

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz