BCCCAP00000000000000000001802

aski zala, bere iritziagatik beste gabe pusillatze– ra eramateko; asko, botoa eman utsagatik, gar– bitu zizkiteken. Urrengo egunean, patiora erten giñanean, an uan marraxka. Jendea banaka zebilleken, eskuak ipur gañean jarrita, bart arratseko ger– taerak ausnartzen, bere egoera tristeaz negar egiteko. Baña ordurako askok zekiteken orren berri. Guk bezela, ixilik edukiko zutela, jendea ez geiegi larritzeko. Espetxeko itxaropen, lasaita– sun ta pakeak, iñor ortara bizi bazan beñepin, joan itun betiko. Andik aurrera, iñork etzin lorik egingo amabiak alde arte. Gaixo edo bere ustez seguru zegonen batek ez besteak, geienak barruko argirik pixtu gabe, ateko txulotik begi– ra egongo itun, zein zoazen eta arrapazka ortan nor zebiltzan ikusi arte. Billa zetozenak, etzite– ken iñor lotan arrapatuko. Andik aurrera, arrapazkalariak ere ondo zaindu bearko zizkiteken zeramazkitenak, «Es– tá usted liberado» etzin iñork sinistuko-ta, berriz alakorik gertatu etzedin. Zijoazten geienak ne– garrez egingo ziteken agurra, bazekiteken kan– pora orduko armiarmak eulia bezela lotuko zi– tuztela-ta. Len ere au geienak bazekiteken. Et– zutela sinistu nai. Egunak itun ortan ari zirala. Iñor lanera edo aske zijoan berririk etzetorre– ken gure barrunbera. Eguo au ostirala uan. Patiora erten giña– nean, beste <lena zekin bat bagenin, baña zearo eroria zegoken. 137

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz