BCCCAP00000000000000000001802
batekin jetxiko uan noski: etzala izango esaten zuten ainbeste. Besteren batzun tartean zeramatena, gudan aurrez-aurre zebillela balazo bat artua. Kentze– ko leku txarrean eta aldizka larri-aldi gaixtoak ematen zizkioken gizajoari, uste gabeko pauso txar bat eginta. Txiki bat uan . Kolore txuriak zeuzkaken gizarajoak. Naigabe ematen zidaken neri, ura pauso txar bat emateko beldurrak iku– sita . Ura ziteken bat eramatekoa. Arek bazeki– ken , zalantzik gabe, nora zeramaten ; eta , gela– tik erten orduko, ez baizituzten lotuak jexten, Potxo'ren deskuidu batean, bigarren bizitzatik beeko sotora bere burua bota zin. An itun la– rriak! Ordurako besteak eramanak zizkiteken. Zuzendari arra arek bere taupadak artu zizkio– ken. Agian sendagillea izango uan. -Oraindik bizi dek. Au eraman zazute ka– mioira, besteakin batean pusillatu dezaten. Orrek ixil samar esan zin. Baña bere oiartzu– na etxearen azken txokoraño zabaldu uan. Jen– dea , beiriz, begi-belarri ate-txuloetan jarria ze– goken. Denak garbi-garbi entzun ziteken, l;>ada, arek esana. Ura runruna gela barruetan! Iñor zalantzan bizi bazan, onek esnatu zizkin. Erorikoan atera zuen zanpetakoa, denak entzun ziteken. Baña ikusi, aurrekoak baka– rrak. Zuzendariaren abotsa entzun zutenean , antz eman zanpetako ura nola aterea zan. Nik ikasi berri nuena, orain denak bazekite– ken : gelatik arratsean zeramaztenak iltzera zijoaztela; an etzegola errukirik; bat salatzea 136
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz