BCCCAP00000000000000000001802
dit, sinisten degunok eriotzera eramateko, zu lekuko artzeak. Bete dedilla zure borondatea, berdin ez orain ta ez gero ez gaituzu aztuko-ta. Asi ziteken auzia. Gure pekatuen zerrenda irakurri zutenean, fiskala así uan deabruaren lanean. Etzekit nondik ateratzen zitun, aidatu zitun astakeri guzi aiek. Bukaerako -nola ez?-, laurontzat, ajola aundi gabe, eriotz-pena eskatu zin. Gure babeslea asi uan ondoren. Egia esate– ko, alegiñak egin zizkin; baña consejo de guerra oiek alakoak dituk. Arek etzekiken gure berri, ta ikasterik etzin izan. Ez giñala beñepin gizon– iltzalleak, eta kontuan edukitzeko esanaz, bu– katu zin bere itzaldia. Lekukoei galdera batzuk egin ondoren, neri galdetu zidateken: -Zin egiten al dek, egia esango dekala? -Bai, jauna, bai. Len ere egia esan det, eta berriro ere ala esango det. Beste nonbait egon bagiña, berai galdetuko nieken, ea auzi zuzen bat egingo zutela zin egin– go zuten. Aietako batek, garrantzi aundi gabeko gal– dera batzuk egin zizkidaken eta exeri arazi nio– teken . Gero nere anaiei; ta berriro ere , il zituzten biak aitortu ziteken eskupetarekin ibilliak zira– la; beste biok ez. Nere iritzian , orrek galdu ziz– kin. Triste atera giñun Loiola'tik. Banekiken oso juzku gaixtoa egin zigutela. Guardiazibillak ere serio ikusten nizkin. Gero berak esanta ikasi 122
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz