BCCCAP00000000000000000001802

duan, ez ikusia edo ez entzuna egin ta aurrera. Ori izan uan gure elburua: euskera ta pakea. Gaurko egunean biak palta zaizkiguk, zoritxa– rrez. Aietako asko orain aurrean zebiltzaken. Beste batzuk oraindik etxeetan, ezin ausarturik, gu bezela. Ez genin oraindik gora-beera garbi ikusten. Nik ez beñepin . Egia esan nai badet, bi aldeak itun gaixtoak Gipuzkoa'n. Gero, baña beranduan , ederki ikasi nin gure bidea non ze– gon. Alderdi guziak bat egin ta danen etsaiari arpegi emateko asmoan zebiltzanak, ez itun konpontzen. Etsaia aurrera zetorrela ikusita ere, elkar iltzen ari itun. Zer etorkizun zegoken aiekin? Apaizak ere banaka-banaka ari itun erortzen, legez fuera zebiltzanen eskuetan. De– nak zekiteken dena ta denak agindu nai ziteken. Armarik ere etzegoken. Nere anaia zebillen sa– llean , amalau zebiltzaken zazpi pusillekin. Orregatik, aurrera joango zan gazte asko, ber– tan geratu uan , gu bezela. Bi aurrera joan itun. Besteak aitaren ondoan geratu giñun, zoritxa– rrez. Larrutik pagatu genin gure ausardirik eza. Ez genin asmatu. Gero Bilbo'n jarri zan Jaurlaritza emen jarri balitz, amaika geiagok igesi egingo zin. Lagun maite ori bakarra geratu zitzaidaken, inguru xamarrekoa uan-ta. Igandero gure base– rrira etorri gabe ezin etsi zuen oietakoa. Ez baigeneukan txango •Juzeak egiteko aukerik. Mendiak gudariz beteak zeudeken. Batzuetan, 10

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz