BCCCAP00000000000000000001796

266 Azken unea aiturik ill zaigu urtia. Asi da beila igeska ertzetik bertzia. Aurrez aurre or dago zabalik bidia. ldeki digu J aunak berriro atia. Galdu da lengo urtia ezerez ta u tsian. ¿ Nola gelditu gera betiko aitzian ? ¿ Ongi egiñen pozez ? ¿ Larri ta nekian ? ¿ Onen izpirik gabe utsun ta illunian ? Amildu dira urtiak betiko iraundian axola aundirik gabe gaur dan bitartian. BAGUAZ ¿ Nun ginitun goguak ? ¿ Galdukor pozian ? Obe jarri bagiñu senda goi-goian. Alferrikan gabiltza begitzen atzera. Begiratu dezagun beti aintziiiera. Erantzi gizon zarra; bota bazterrera. J antzi gizon berria Kristoren antzera. Urte berri onetan ereiten badegu bateko eun biar bada bildu lezakegu. Ortako goi laguntza eskatu biar degu. Guk ereiñ, busti arren, almena Arek du. Ereiñ ditzagun azi betiko diranak, lapur eta sits bildurrik iñola ez dutenak. Gabiltzan gogoz beti zintzo ta zuzenak. Jaso ditzagun gora gogo mardulenak. Benetan nai badegu aberatsak izan, moztu lurreko larrak; utzi zarkiñak an. Goruntz neti lurretik ekiñ, jarrai, egan. Zeruko burestunaz jantzi ametsetan. Olerkari maitia anai zeratenak, txor.tatu nai nituzke !ore usaidunak bakoitzari jartzeko uztai loredunak. Urte Berri onetan ¡ danori zorionak !

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz