BCCCAP00000000000000000001796
264 AURTEN UDA BERRIYA IZAN DA GEZURTIYA Batakoz beste urfe guztietan oker aundirikan gabe Neguak Martxuen ogei ta batian egiñ izan digu alde. Bitarte orta.n iru illautez bere legek ditu bete. Ez bada izaten gogorretakua, danontzat zaigu mesede. Iñoiz badaki Negu bortitzak bere ankarik ez kentzen. Zai dagon Uda-Berria ¡ ene ! agertzeko irrikitzen, baña Neguak ez dio uzten polit ta ederra agertzen. Noizbait, ala ere ta bat batian asiko da nagusitzen. Badaki ongi Uda-Berriak Neguaren mugetan sartzen, baña lapurtzen dizkion egunak ..- gañezka gero ordaintzen. Uda Beria, anka motx zera; ibilli ze'a zure kalten. Lanak dituzu eziñekuak galdutakuak osatzen. Ikasia zaude ta egiñ oi dezu begi bixtatikan alde, Negu maltzurra, itxura utsez, baña egiz ziñan gorde. Egona ziñan Uda-Berria jantzia agertu bitarte. Atzaparkazo aundi batekiñ, ¡ uraxe izan zan ondatze ! Sasoi bakoitza etortzen bada bere garaia danian, ez da izaten bum austerik diradelako legian. Neguan Negu ta Uda-Berrian lore t'arraia tartian. Udara'n berritzt ta Uda-Azkenez, nai aña gauz on etxian. Begiratu bat eman deiogun aurtengo Uda-Berriari. Garagarrillan sarturik gaude ta etzai_gu jator ageri. . ¿ Zeñek ta nola zenbatu ainbeste laño beltz, aize ta euri ? Itsasuan ere, Uda-Berria, etzera izana ugari. Lurra otzetan aziak ereiñ t'antxe jaio eziñikan. Nekez jaio ta eguzkirik ez; danak gordeta Ioietan. Orrela gero izango <lira urri ta eskas emaitzetan. Garagarrilla aurrena eta, ereiñ gabe artorikan, Eten gabeko otz eta illunian etzan agertzen lorerik. Ez degu entzuna kanta kantari ez kuku ta ez kirkirrarik. Ez degu ikusi, ez, lorez lore erle ta tximinitarik. Bildur naiz, baita ez dala izango San J uan'etan gerezirik. Orra, ba, aurtengo Uda-Berriya; Neguen mendian egon da. Sei illabete luze luzeetan aspergarri zerbáit bada. Gu danok bere argi egarriz antsiaz egonak gera. Ikusi gabe bere ederra aurtengoz danak jun <lira. Azken urteetan bezel bezela antxuak alde egiñ du. Norabait alde, orretan fijo; bidia ikasiya digu. Etorri... nekez, ta iges beriala; poza aundik kentzen ditu.. Irabazia... urri urriyak laxter danak <lira aitu.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz