BCCCAP00000000000000000001796

260 " ¿ ZER DALA TA ............. ? " Samiñ, garratza arrantzalia'i aurten erori zaizute. Nolabait itzez Uda-Berriaz gaizki mintzatuko ze'ate. Bera'i begira zer emango dun ainbat egun eta aste. Arantz zorrotza biotzeraño otz-otz sartua dezute. Uda-Berria, emaitz gabia... ¡ etzenduen zuek orí uste ! J un zan iazko Uda ederra denborarekiñ bidian. Ainbeste moduan atun kostera •iraunazteko onian, eguneroko ogi zuria izateko familian. "Urrengo urtian Uda-Berriak alai etortzen danian, emango al digu oi dun bezela onura esku zabalian." Zuri begira ainbeste sendi zuk zer eman itxodoten. Goizetik arrats t'arrats osotan izerdi, otz, neke arten. Oraindaño zuk urte askotan zendun eskua zabaltzen. Antxo kosterak neguen utsunak zitun ugari estaltzen. , Ta onen beltz-beltza, bixaje illuna zuk zendun irriz argitzen. Uda-Berria, mirari egillia, zu ¿ nun aurten gorde zera? Ez dezu agertu arpegi .1laia; zoragarria etzera. Zabaldu dira elorri loriak indarrian bizitzara. Kantatu digu kukuak ere lengo urtien erara. Ta zuk bakarrik ez dezu egiñ zure bidian aurrera. ¿ Ez ditu ibilltzen Uda-Berriak itsasuaren legiak ? Sasoi eder au etortzen danian zabaltzen dira loriak, ta lorez lore ibilltzen dira ara ta onea erliak. Aurten itsasua'i Negu maltzurrak itxi dizkio atiak. T'ate itxiak berekiñ ditu estutu aldi ta gorriak. Uda-Berria ta itsasuen J abe bakarra da J aungoikua. ¿ Nola gabiltza gu Berarekiñ ? Uzten det nik galdetua. ¿ Nola maitatzen degu gañera edozeiñ lagun urkua ? J aungoikua noiz nai baztertzen degu; Bere legia az tua. Anaien alde daukagu berriz biotz orruatu, izotztua. Ez da mugitzen arbol osto bat bere naimenarik gabe. Buruko ille bat ez da erortzen: Bera Nagusi ta J abe. Ada ideki t'atia itxi Berak bakarrik lezake. Zu, bai, zaudela, J ainko maitia, - gurekiñ oso aserre. Otoitz apala egiz sinistuz, maitez egiñ genezake.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz