BCCCAP00000000000000000001796
256 "ANAITASUN Franzisko fraile, Asis'ko santuak maitetasunez sutua, anaitzat zeukan - t'ala zion - zala beretzat otsua. Orrela maite bazun otsua, ¿nola ez maite usua? J aungoiko garrez erretzen zeukan bere izate osua. Anai izenez ondratzen zitun aize, ura eta sua. Denak alaiak eta ¿nola ez artu anaitzat Negua? ¿ez du , biar bada, onek ikusten Egilliaren eskua ?. Edo benturaz ¿ez ote digu iñokiñ eman-artua? Jaungoiko aundia degun bezela iru aldiz txit Santua, orrela izate guztik badute elkarren artian tratua. Neguak ongi beteko ditu agintia dun bitartian bere-beriak dizkigun lanak lukartu gabe alperrian. Arratsak ditu oso atsegiñ lukartzeko zorionian. Aizia eta elementuak orruz aserre armonian, txingor, elurra, tximist, trumoya ¡ zerbait zeate indarrian ! MAITEKORRA " Ola Neguak Uda-Berria'ri exkiñetik agertzian errango dio goxoki: "Anaia, sar zaite oraiñ agintian. Elkarren berri jakingo degu berriro urrengo urtian. Ongi egon eta zure lanak bete zintzo bitartian" Azken itz abek esate'ituzte Martxuen ogeita batian. Uda-Berriak indar indarrian -Bizitzaren iturria, !ore potokak zabaltzen ditu, agermen berri berria. Utzi bakian lanak egiten txuria jantzen sagastia. Txuri ta gorri soñeko ederrez gilla, aran, gerezia. Sasiak ere loratzen ditu. baita zugaitz madaria. Ta Uda-Berriak lanak egiñ ta, ¿zer errango dio Udarari Garagarrillen ogeita batian, ez bada itz maitagarri? "Tori, anaia, nere eskutik ainbat gauza zoragarri. Argalak dira, ta zaitu'itzatzu; eman biar ainbat ongarri. Eman neurrian iguzki argia; neurriz itzal, aize ta euri." Lau anai artian noiz nai etsaia bazter guztiak :nastutzen. Negu luzia, luzetxogiak ez digu ankik altxatzen. Edo ta jun ta agur egiñik lotsagabe da biurtzen. Uda-Berriak eskuzlotuta ez digu lanik egiten. Zuazte, etsaiak, ta Uda-Berria utzi bazterrak apaintzen. Orrela Udara t'Uda-Azkenak onez gaituzte betetzen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz