BCCCAP00000000000000000001796

Olaxe jun da Uda-Berriyá bustiya aurtengo urtian. • Gauza gtiztiyak neurriya dute ustez, ta gure irítzian. Legor batian, bestian busti, ez nai genduken neurrian. Obia zaigu ez egotia J aingo aundi aserrian. ¿Noizko ditugu errobatibak? ¿Bál<arrik ura eskatzek.o? . Egiñ ditzagun barru barrundik biyotz zuzena izateko. Nork bere zuzen Errobatibak lagun urkua maitatzeko. Errobatiba, eske beruak bide zuzena ikusteko. 253 ATOZ, UDA - BERRIYA Zuazkit Negua, zakar illuna, miñber, zital ta garratza. Ezurretaño sartu diguzu errukirik gabe otza. Xautu dituzu bazter guztiyak. Ondatu dezu baratza. Botiketako eziñ da arkitu gauz dan porru baJ ta ez aza Zure egunak kontatuak daude. Ez emen, ez, nekerikan. Laxter zuk itza entzungo dezu. "Zuaz, ba bereala emendikan. Bildu itzatzu tresna guztiyak ezertxo utzi gaberikan. Ta ez etorri orreiñ aserre. mutur beltz ori. ¡ Utikan !" Junágatikan ondo dakizu beiñ eta bitan itzultzen, eta arbola loratuetan beazun mortala ixurtzen. Gerezi, arana, muxkill ernaituak dituzu denak narrazten. Eta loria ¡ jayoki orduan! i1l ta dira lurreratzen. Anaya zera:, Uda-Berriya, . oraiñ dijuan Neguakiñ. Eman elkarri pakezko eskua; maitez estutu indarrakiñ. Ta, zu Negua, zÚre bidetik jun pauso txit adñakiñ. J un zaite; Negu, danentzat beltza, zazpi milla diabruekiñ. Uxan igeska dijuaz lañuak; lorek irikitzen dira. Erle langillek loretegitan • dabiltz ezti gaia billa, • Txoriyak goizian, egun sentiyan, ¡ ura zarat ta iskanbilla ! Goiz eta illuntz, zerate egitan pare gabe mar~billa. Utzi pakian Uda-Berriari bere lanak osatutzen. • Eri ta elbarri izango zaigu ez bazay-0 lasai uzten. •• Aize, euriya, iguzki, itzala, jarri zaitezte laguntzen, Eman tamañaz bizkortasuria Saya zaitezte ornitzen.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz