BCCCAP00000000000000000001796
252 1.963 URTIEN UDA-BERRIYA, IZAN ZAIGU EURIZ BUSTIYA ¡ Bai zala otza aurten Negua ta etzan busti siñalerik ! Uda-Berriyan alai sartze~o etzegon, ez, poz biderik. Gorri mendiya, bazterra illa, danak idorrez xautiruk. ¿Ez ote zaigu euriya laxter jetxiko ugari zeru tik? Bai, jauna, euriya lodi asi zan lenbiziko egunetik. Ideki ziran goiko ontziyak sabel ta auba zabalik. ¡ Orra euriya, ta artzazute ! ¡ Egundaño olakorik ! "Ez tu izango txango luzian zuen irriyak legorterik" ¿Zeñen eskutan dago almena lañok goitik uxatzeko? ¿Noren aginduz berriro lañoz zeru argiya illuntzeko? ¿Zeñen goguaz busti ta busti uraunditu ta usteltzeaño? ¿Ta nork dezake biyaldu sua .bazter danak erretzeko? Gu ar gerana arrotzen gera ta ez degu ezertxo eskatzen. Daukagu J auna zokoratu t,1, zokoratuta bazterren. Ei gera Beraz biyotz garbiyaz apal ta umillki oroitzen. • Ez gera seme leial bezela Berarengana urbilltzen. Euriya así zan Uda-Berriyaz; aize otza zekan lagun. Biyon artian eskua eman ta sartu ziran agitz barrun; Eguzki argiya lotsaz beteta iges jun zan oso urrun. Jo zun aiziak. Jo zun euriyak. ¡ Zori txarra gure burun ! ¿Zeñeklezazke zenbatu ongi aize ta euriyen kaltiak? • Agur galduta arbol askoren Uda-Berriko loriak. Aize ta euriya, biyok zerate biyotz gabe basatiak. ltxi itzaz.ute, arren, dizutet puskat}¡.o baten atiak. Entzun gogorra eziñ ta geigo, ¡ auxe zan biyoren seta ! Egun bakar bat utzi gaberik, ¿noizko dago oporketa? Zenbateraño ziran billaubak, eziñ egiñ aztarketa. Zuen aserrian diabru guztiyak dituzute gaixtoz bota. Uda-Berriya era batekua ur eta loyez puztuta. Aziyak bota nolabait soron; jayo eziñ lukartuta. J ayo ziranak azi eziñik azalian orituta. Euri t'aizia, biyok nagusi. ¡ Etzan uraxe txantxeta ! ¿Noiz izan dira era bateko Uda, Negu ta Uda-berri? Iazko Udara nolakua zan zuten. bazterrak igerri. Azken Neguak etzizkigun, ez, lurrak biar ainbat ¡ ay ! busti. Ta Uda-Berriyak euri zorrotan • bazirudin ¡ bai ! iturri.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz