BCCCAP00000000000000000001796
250 AGERTTJ ZAIGU UDA-BERRIYA Martxuen ogei ta bat garrenian da Uda--Berri asiera. Eman deiogun besok altxa ta merezi digun arrera. lkusi dute zeru ta lurrak ordu oneko etorrera. Arrigarrizko goitasunetik artzen du bere sorrera. Bere ordua jo aurretikan, ¡ zer nolako prestaerak ! Atetan daude deika ta deika miragarri gertaerak. Bizitzak lotan pasa baditu Neguko garratz denborak, aztu zaizkiyo, ¡ artako obia ! bere aserre, kolerak. Arrats eternua laburtutzen da argiri idekiz bidia. Egun luzatzia izan da beti Uda-Berriyen legia. l riki lasai, soro-zelayak, nun nai millaka loria. Oraiñ dezute, zuek eder oiek, urteroko tenoria. Jkusten degu gure begikiñ Uda-Berriyen jayotza. Aztu ta degu Negu beltzaren igaro dan eriotza. Lertzen daukagu kabitu ezifiik barruan gure biotza. Bazkatu zaite janari onez, otxana zeran bildotxa. Noiz nai ikusi izan ditugu Uda-Berriya nastuak. Bapo ta ederki au ta Negua biyok ongi anaituak. Uda-Berriyak jarri parrastan bazter guztik apainduak, eta Neguak bere zarpakiñ utzi dana narraztuak. Edo bestela burrukan dabiltz nagusitasun atzetik. Uda-Berriyak esaten diyo: "Kenduitzik ankak emendik" eta Neguak erantzungo du: "Ezer nerekiñ ez dek ik" Eta bat dala, bestia dala, ortik ez dator gauz onik. Guk biar ditugu: Negu biguna, Uda-Berri loratuak. Uda-on-ona ur eta eguzkiz neurriz ta ongi bañatuak. Uda-Azkena betoz ondoren emaitz askoz kargatuak berriz Negua datorreneako iraun zimendu senduak. Zeruko Aitari umillki eskatu komeni dana eman dezan. Otoitz bitartez egiñ dezagun lurretik zerurontz egan. Etzaigu izango entzun gogora; ari da beti eman ta eman. Elkar maitatzia nai du aurrena, Berak maitatu giñuzan.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz